Castellano

Lesakako
erdigunearen
eraberritze plana

Lesakako erdigunea herriaren bihotza eta elkargunea da, erosketak egiteko, haurrak jolasteko, lagunekin elkartzeko, dantzatzeko, disfrutatzeko eta ospakizunetarako. Herriko pasabide garrantzitsua den arren, aunitzetan oztopoz eta kotxez betea egin ohi da eta elkarbizitzan oinarritutako plan ordenatu baten beharra ikusi du Udalak.

Oinezkoak erdigunean jarriko dituen mugikortasun eta herri eredu baten alde ari da lanean Lesakako Udala, biztanle guztien irisgarritasuna bermatuz eta bereziki kolektibo zaurgarrienak kontuan hartuz.
Mugikortasun arazoak dituztenentzako, haurrentzako eta adineko pertsonentzako erosoa den herri bat, guztiontzako izango da
erosoa. Enpresa eta adituekin elkarlanean, herriko eragileekin bilerak eginez eta  norbanakoen iritziak jasoz, Mugikortasun Plan bat diseinatu dugu.
Mugikortasun Plan horren lehen faseari ekingo diogu, Lesakako erdigunetik hasiz. 


Lesakako erdigunearen eraberritze plana

Lesaka bizi bat
nahi dugu

  • Herrigunean oinezkoei lehentasuna emanez eta gainontzeko ibilgailuekin elkarbizitza ahalbideratuz.
  • Denda eta ostatuen irisgarritasuna eta ikusgarritasuna hobetuz.
  • Umeak kalean lasai jostatzeko aukera izanik eta ikastetxeetara joateko bide seguru eta erosoak bermatuz.
  • Adinekoei oztopoa arkitektonikoak kenduz.
  • Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei bideak erraztuz.
  • Bizikleta erabiltzaileei bidea erraztuz eta kotxeen erabilera ordenatuz.
  • Kotxeen pasorako soilik ziren kaleak irabaziz eta bizitzaz betez.

Erdigune politago, atseginago eta biziago batean bihurtzeaz gain, zeintzuk izanen dira plan honek ekarriko dituen onurak?

  • Ikastetxetarako bide seguruak bermatuko dira.
  • Kotxeen abiadura motelduko da.
  • Denda zein ostatuak irisgarriago bihurtuko dira.
  • Gaur egungo traba arkitektonikoak ezabatuko dira.
  • Espaloiak errepidearen maila berean kokatuko dira.
  • Fatxadetan doazen kableak lurperatuko dira.
  • Herrian oinez bizitzeko modua indartuko da, ahal denean kotxea alde batera utziz eta herri biziago bat eraikiz.

Zer deritzozu? Hurbildu zaitez erakusketara eta eman zure iritzia!

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Suspendisse varius enim in eros elementum tristique. Duis cursus, mi quis viverra ornare, eros dolor interdum nulla, ut commodo diam libero vitae erat. Aenean faucibus nibh et justo cursus id rutrum lorem imperdiet. Nunc ut sem vitae risus tristique posuere.

Suspendisse varius enim in eros elementum tristique. Duis cursus, mi quis viverra ornare, eros dolor interdum nulla, ut commodo diam libero vitae erat. Aenean faucibus nibh et justo cursus id rutrum lorem imperdiet. Nunc ut sem vitae risus tristique posuere.

Ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Suspendisse varius enim in eros elementum tristique. Duis cursus, mi quis viverra ornare, eros dolor interdum nulla, ut commodo diam libero vitae erat. Aenean faucibus nibh et justo cursus id rutrum lorem imperdiet.

Aenean faucibus nibh et justo cursus id rutrum lorem imperdiet. Nunc ut sem vitae risus tristique posuere. Duis cursus, mi quis viverra ornare, eros dolor interdum nulla, ut commodo diam libero vitae erat.

Suspendisse varius enim in eros elementum tristique. Duis cursus, mi quis viverra ornare, eros dolor interdum nulla, ut commodo diam libero vitae erat. Aenean faucibus nibh et justo cursus id rutrum lorem imperdiet. Nunc ut sem vitae risus tristique posuere.

Duis cursus, mi quis viverra ornare, eros dolor interdum nulla, ut commodo diam libero vitae erat. Aenean faucibus nibh et justo cursus id rutrum lorem imperdiet. Nunc ut sem vitae risus tristique posuere.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Suspendisse varius enim in eros elementum tristique. Duis cursus, mi quis viverra ornare, eros dolor interdum nulla, ut commodo diam libero vitae erat.

Suspendisse varius enim in eros elementum tristique. Duis cursus, mi quis viverra ornare, eros dolor interdum nulla, ut commodo diam libero vitae erat.

Zure iritzia hagitz garrantzitsua da guretzat.

FAQ: Ohiko galderak

Proiektu hau Lesakar guztiekin elkarbanatu nahi dugu, eta sortu ditzaketen kezkak eta zalantzak argitzeko prest gaude.

Kotxeei bidea oztopatuko zaie?

Ez. Gaur egungo egoerarekin alderatuz, ez da ezer aldatzen kotxearekiko. Bai Arretxea kaletik bai Plaza Zaharretik (Txinelka zapatadendaren aldetik) kotxez ibiltzen segitu ahal izanen da.

Aparkalekuak galduko dira?

Ez. Kale hauetan dauden 20 minutuko plazak (erosketak egiteko erabiltzen direnak) orain dauden ordutegi berdinean erabili ahal izanen dira.

Udal aitzinekoak astegunetan goizez erabili ahal izanen dira.

Plaza Zaharreko aparkalekuan plaza berriak sortuko dira gaur egun zaborrotziak dauden tokian.

Plaza ingurua bakarrik berrituko da?

Ez. Lehen fase honetan, Plaza Zaharra, Arretxea eta Beheko Plaza kaleetan eginen dira obrak.

Mugikortasun planaren baitan etorkizunean beste puntu batzuetan hobekuntzak egitea aurreikusten da.

Zakar ontziak lekuz mugituko dira?

Plaza Zaharrean daudenak (Etxeberria ostatuaren ondokoak) Frontoi atzekaldeko aparkaleku hasierara mugituko dira. Modu honetan, Plaza Zaharreko aparkalekuan 3-4 plaza gehio sortuko dira.

Ze kostu izanen du? Nola finantzatuko da?

Guztira obraren kostea  736.669,22 eurokoa izanen da.

Udal honek 2019an eta 2020an 600.000 inguru aurreztu ditu.

2021rako Espainiako Gobernuak legean salbuespen bat egin du eta aurreztutako dirua gastatzeko baimen bereziak eman ditu.

2021ean ez bada, kopuru honetako inbertsioak egitea hagitz zaila izanen da eta proeiktua mugagabe atzeratuko litzateke.

Zenbat iraungo dute lanek?

5 hilabete inguru iraungo dute.

Nola eragingo die saltoki eta tabernei?

Irekitzeko aukera beti bermatuko zaie.
Oinezkoen bidea zabalik egonen da.

Piboteak jarriko dira?

Orain dauden piboteak kenduko dira eta bertze puntu batzuetan erabiliko dira.

Zure iritzia hagitz garrantzitsua da guretzat.

Hurbildu zaitez erakusketara eta eman zure iritzia!